EITB

Lan eskaintza publikoaren aurka bozkatzeko eskatu diote langileek LABi

Adierazi dutenez, 46 lanpostu eskainiko dituzte, langile kopurua murriztuz.

2014ko apirilaren 28a
08:06
Entzun

EITBren Administrazio Kontseilua bihar elkartuko da, eta besteak beste, lan eskaintza publikorako deialdia eztabaidatuko dute. "Zorioneko albistea" behar lukeena ez dute uste hala denik langileek: "46 lanpostu dira eskainiko dituztenak, baina horren aurretik, bataz beste hamabi urteko esperientzia duten 79 lagun kanporatuko dituzte". Hori dela eta, LAB sindikatuari dei egin diote langileek, bozketan eskaintzaren aurkako botoa eman dezan: "Bereziki LABeko ordezkariari dei egiten diogu, Administrazio Kontseiluan langileok dugun ordezkari bakarrari, Maiatzaren Lehenaren bezperan enpleguaren alde mobilizatzeko deia luzatu digulako langileoi".

"Murrizketa honek kalitate beherapen argia ekarriko du: langile gutxiagorekin ezin da lan berbera egin". Biharko bozketaren emaitzak irrati publikoen sistema "modu atzeraezinean" alda dezakeela uste dute langileek. "Are gehiago, ustezko erregularizazio baten izenean dagoeneko erregularizatuta dauden langile batzuen kaleratzea justifika dezake".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.