LAN GATAZKA. Adeitasuna bai, akordiorik ez

Caballitoko grebalariak eta zuzendaritza ez dira ados jarri urte eta erdiko gatazka amaitzeko

Erredakzioa
2005eko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Urte eta erdi luze bete da Gasteizko Pferd-Ruggeberg Caballito enpresako langileek greba hasi zutenetik, eta artean ez dute protesta amaitzeko akordiorik lortu. Atzo, lehen aldiz martxoaz geroztik, bi aldeak bildu ziren, baina ez zuten aurrera egin, eta hala egiteko «itxaropen» handirik ez dute grebalariek, Joseba Leza (ELA) bozeramailearen arabera. Hori bai, beste askotan ez bezala, bilera «adeitsua» izan zen.

Grebalariek kaleratzeak eragozteko neurri sorta proposatu zizkion zuzendaritzaren abokatuari eta haren aginduz enpresaren industria plana egin duen Ernest&Young aholkularitza etxeko ordezkariei. Hurrengo bileran erantzungo du enpresak. Besteak beste, grebalariek proposatu dute enpresaren arabera «soberan» dauden 61 langileak aldez aurretik erretiratu ahal izatea, 53 urterekin. Halaber eskatu dute diskoen produkzioa 50 milioitan uztea, eta 24 milioira ez gutxitzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.