LAN GATAZKA. Aurrerapausorik ez Caballitoko grebako negoziazioetan

Bere eskaintza onartzeko epea ostiralean bukatuko dela esan die enpresak grebalariei

Ivan Santamaria.
2004ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Hiru orduan bildurik egon ziren, atzo, Pferd Ruggeberg Caballito enpresak izendatu dituen bitartekariak eta grebalarien ordezkariak. Mahai gainean duela urtebete baino gehiago hasi zen gatazka nola gainditu zen zerrendako puntu bakarra. Elkarrizketak, iturri sindikalek azaldu zutenez, ez zuen fruiturik eman, eta ez da aparteko aurrerapausorik izan negoziazioetan.

Ia bi hilabete harremanik izan gabe egon eta gero, joan den hastean berriro hasi ziren kontaktuak. Prozesuarekin baikor zeuden grebalariak, baina enpresak ohartarazi die, idazki baten bidez, bere proposamena onartzeko epea datorren ostiralean bukatzen dela.Auzia, uneotan, gatazka dela-eta kaleratutako zortzi langileen etorkizunean dago. Zuzendaritza, asko jota, hiruzpalau itzultzeko prest dago, baina ez guztiak. Lanuzteari eusten dioten sindikatuek (ELA, LAB, ESK, LSB eta UTL) ezinbestekotzat jo dute langile guztiak euren lanpostuetara itzultzea.Egoerak ez aurrera ez atzera jarraitzen duen arren, ostiral arratsaldean berriro bilduko dira negoziatzaileak.sdlñkfj slñdkfj sdlñkfj sdlñkfjñ asdlfjksdñ lkfjsdañl fjksdñlfk

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.