Hitzarmen kolektiboa

Lan harremanetarako eredu berri bat eraikitzen hasi nahi du LABek

Funtsezkotzat jo du estatuko eta enpresako itunak lehenesten dituen negozioazio kolektiboaren erreforma geldiaraztea.

2011ko azaroaren 8a
20:19
Entzun

LABek lan harremanetarako eredu berri bat eraikitzen hasi nahi du. Gainontzeko sindikatuei, patronalari eta instituzioei “enpresa eredu berri batera egokitutako lan harremanetarako eredu bat” lantzen hastea proposatu die. Ainhoa Etxaide idazkari nagusiaren hitzetan, “prezioak jaistean eta prekarietatean oinarritutako ereduak ez du funtzionatu; aldaketa behar dugu, euskal gizartearen garapenean eta enpleguan inbertituko duen eredu bat behar dugu”.

Krisiaren ondorioak eta batez ere langabeziaren arazoa gainditzeko, lanaren eta aberastasunaren banaketan oinarritutako eredua defendatu du. Horretarako, baina, funtsezkotzat jo du estatuko eta enpresako itunak lehenesten dituen negozioazio kolektiboaren erreforma geldiaraztea, “hemengo errealitatea beste bat delako, eta errealitate horretara egokitutako eredua behar delako”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.