LAN ISTRIPUAK. Eraikuntzako langile bat hil da Eskoriatzan, lau metroko altueratik erorita

2005eko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Eskailera batetik solairu batera igotzen ari zen langile bat lurrera jauzi zen herenegun 14:30ean Eskoriatzan, atzo CCOOk jakinarazi zuenez. Langileak kolpe handia jaso zuen garondoan, lau metroko altueratik erori baitzen. Lankideek osasun zentro batera eraman zuten artean bizirik zela, baina hil egin da gaur. Biktimak M.G.F. zuen izena, 44 urte zituen eta portugesa zen. Arrasateko Amaral enpresarentzat egiten zuen lan. CCOOren datuen arabera, eraikuntzako sei langile hil dira aurten Gipuzkoan, segurtasun neurri eskasengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.