Mila langileko 40,7 lan istripu izan ziren iaz Gipuzkoan, Adegik emandako datuen arabera. 2010eko datuekin konparatuta, %9,2ko jaitsiera izan dela dio, eta 2001etik ia erdira murriztu dela tasa. Hala, enpresekarriskuak saihesteko azken urteetan egindako ahalegina nabarmendu du.
Enpresaburuen elkartearen arabera, heriotza eragin zuten hamabost istripu gehiago izan ziren joan den urtean. Alabaina istripu larriak nahiz arinak jaitsi egin ziren, %14 eta %9,6 hurrenez hurren. Sektoreka ere, adierazi du lehen sektorean ez beste guztietan egin dutela behera ezbeharrek.
Lan istripuak gutxitzeko egindako ahalegina nabarmendu du Adegik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu