Maria Josefa A.V. langilea hil egin zen atzo eguerdian Leitzako Sarrio Papel lantegiko aparkalekuan, furgoneta batek harrapatuta.
Lantegira materiala ekartzen ari zen mezulari baten ibilgailuak atzera egin zuen zamaketa nasa batean, baina ez zuen behargina ikusi, eta gainetik igaro zitzaion. Langilea fabrikara sartzen ari zen, 14:00etako txandan egiten baitzuen lan.Maria Josefa A.V. ia berehala hil zen, eta paper fabrikara joandako anbulantziak eta sendagileek ezin izan zuten ezer egin haren bizitza salbatzeko. Gorpua Iruñeko erietxe batera eraman zuten, autopsia egin ziezaioten. Biktimak 53 urte zitueneta Leitzakoa bertakoa zen.
Gutxienez 23 hildako urtarrilaz geroztik
2005. urtea hasi denetik, gutxienez 23 lagun hil dira Euskal Herrian lanean ari zirela edo lanerako bidean zihoazela. Urtarrila izan zen hilabeterik okerrena, gutxienez zortzi behargin hil baitziren. Otsailean hiru zendu ziren, sei martxoan, lau apirilean eta dagoeneko bi maiatzean.
Gipuzkoan hil dira langile gehien, zortzi, hain zuzen ere. Nafarroan zazpi hil dira, bost Bizkaian eta hiru Araban. Ipar Euskal Herrian langile hilen berririk ez du izan Berriak.Azken aurreko ezbeharra Urnietan gertatu zen, joan den ostiralean.
LAN ISTRIPUAK. Langile bat hil da Leitzako Sarrio paper fabrikan, furgoneta batek harrapatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu