Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunaren biharamunean, beste langile bat hil zen atzo, Bergaran (Gipuzkoa). A.Z.L., 25 urtekoa, hondeamakina batean ari zen Algodonera San Antonio fabrika eraisteko lanetan, bat-batean, zolua hautsi egin zenean. Sindikatuek azaldu dutenez, langilea saiatu zen makinatik ateratzen, baina gainean erori zitzaion. Amenabar taldeko Mogilur enpresarentzat egiten zuen lan.
ELA, LAB, ESK eta EILASek azaldu dutenez, eraisketa hasi aurretik, ez zuten neurtu zoruak hondeamakinaren pisua jasan zezakeen ala ez. CCOOk gehitu zuenez, jada ikusi zuten lurrazpiko tunelak eta zuloak zeudela, baina lanean jarraitu zuten, bat-batean zulo handi bat agertu eta makina irentsi zuen arte.ELA, LAB, ESK eta EILASekziurtatu dute aurten 30 lagun hil direla Euskal Herrian lanean edo lanerako bidean zihoazela, eta 2000. urteko marka inoizko txarrena gainditu dutela istripuek. Asteazkenean bilduko dira istripua gertatu zen lekuan, ezbeharra salatzeko.
Egun bat lehenago elkartuko dira CCOO eta UGT, leku horretan bertan. CCOOk nabarmendu du iaz istripuak jaitsi izana «ameskeria» izan dela. «Lehen zaindaritza gutxi zegoen; orain berdin; lehen enpresa askok lan arriskuen legea betetzen ez bazuten, guztiak berdin segitzen du».
LAN ISTRIPUAK. Langile gazte bat hil da Bergaran, hondeamakinak harrapatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu