Lan istripuak

Lan istripuak prebentzioa baino garestiago direla erakusten duten datuak eman ditu Osalanek

Iaz EAEn lan istripuen prebentzioan milioi bat euro gastatu izan balitz, ez ziren istripuekin gastatu ziren 73 milioi euro gastatuko. Datu hori eman du Osalanek, prebentzioa garestia dela diotenak isiltzeko. Nolanahi ere, giza ordaina oraindik eta garestiagoa dela azpimarratu dute.

2006ko abenduaren 4a
16:41
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren arabera, iaz 44.613 lan istripu izan ziren. %80 aurreikusi zitezkeela azaldu du Osalanek, eta %77an prebentzio neurriak diseinatuta egon arren %62ak baino ez zituela jarri martxan.

Prebentzioa garestia dela diotenen argumentua gezurra dela frogatu nahi izan du Osalanek emandako datuekin, baina apimarratu dutenez, enpresak ez dira jabetzen horretaz, eta ez dituzte neurriak jartzen. Beraz, aurtengo Osalanen jardunaren lehentasuna kontzientziazioa izango dela azpimarratu dute prentsaurrekoan Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Osakidetzako sailburu Joseba Azkarragak, eta Osalaneko zuzendari Ignacio Murgiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.