Lan merkatuaren erreforma sakona agindu du Raxoik
Espainiako Gobernuko hurrengo presidenteak, Mariano Raxoik, agintaldirako dituen asmoak azaltzeko baliatu zuen Marseillan (Frantzia) Europako Alderdi Popularreko buruzagien aurrean emandako hitzaldia. Zerga egonkortasuna lortzeko bidean urratsak egingo dituela eta defizit helburuak «hutsik egin gabe» beteko dituela agindu zuen. Baina ez hori bakarrik, baita lan merkatua eta finantza merkatua «sakon eta behin betiko» erreformatuko dituela ere. Marseillara egindako bidaia Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearekin bakarka biltzeko ere aprobetxatu zuen Raxoik. Espainia Europako lehen lerroan jarri nahi duela adierazi zien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu