EKONOMIA

Lan merkatuaren erreformaren aurkako manifestazioa egin dute Baionan

1.200 lagun atera dira kalera goiz honetan, CGT, FO, FSU eta Solidaires sindikatuek elkarrekin deiturik. LAB sindikatua ere egon da manifestazioan, "langileen eskubideen kontrako erasoa" salatzeko.

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko martxoaren 5a
16:15
Entzun

1.200 lagun bildu dira goiz honetan Baionan, lan merkatuaren erreforma proposamena salatzeko. Urtarrilean adosturiko lege proiektua "patronalaren onurarako" egina dela diote CGT, FO, FSU eta Solidaires sindikatuek. LAB sindikatua ere egon da protestan, "langileen kontrako erasoa" salatzeko. Lege proiektua moldatzeko edo ezeztatzeko deia egin diete parlamentariei.

Lan merkatuaren erreforma proposamen baten inguruan ados jarri ziren urtarrilean patronalerako MEDEF, CGPME, UPA eta langileriarentzat CFDT, CFTC eta CFE-CGC sindikatuak; FOk eta CGTk, haatik, ez zuten izenpetu. Gobernuaren esku utzi zuten adosturiko testua. Martxoan, lege proiektu bat aurkeztua izanen da Ministroen Kontseiluan, eta apiril-maiatzean aztertuko dute parlamentariek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.