Lan ordezkaritzak ez du onartu Jasoko dosierra
Olaberria Gipuzkoako Lan Ordezkaritzak Gruas Jaso enpresak aurkeztutako enplegu erregulazio dosierra baztertzea erabaki du. Espediente horrek 16 langile kaleratzea biltzen zuen, baina ez da aurrera atera.Langileek erabakiaren kontra egin zuten hasieratik, eta enpresarekin negoziazioak porrot egin ostean grebari ekin zioten. LABek positibotzat hartu du Lan Ordezkaritzaren erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu