Lan osasunerako diru saila gutxitu izana salatu dute
IRUÑEA. Nafarroako Osasun eta Segurtasunerako batzordearen bilera izan zen atzo, Iruñean, 2009ko memoria aurkezteko eta datorren urteko jardunbidea zehazteko, besteakbeste. ELAk eta LABek «lotsagarria» iritzi diote aurkezpena urtebete beranduago egiteari. Horrez gain, gaitzetsi dute lan osasunerako aurrekontua %10 murriztuko dela datorren urtean. Era berean, gobernuak ez duela plan zehatzik diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu