Lan Sailak ez du onartu Bricovalleren espedientea

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Zortzi langileko enpresa da Barakaldoko (Bizkaia) Bricovalle. Guztiak kaleratzeko espedientea aurkeztu zuen, baina Eusko Jaularitzako Lan Sailak ez dio baimenik eman. CCOOk jakitera eman duenez, zuzendaritzak argudiatu du 900.000 euroko zorra pilatu duela eta salmentak %46 jaitsi direla azken hiru urteetan. «Enpresak aurkeztutako kontuak ez ziren fidagarriak», azaldu du sindikatuak. Lan Sailaren arabera, ez dago behar adina froga kontuak benetakoak direla esateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.