«Edozein gairi buruz negoziatzeko prest gaude, baldin eta lanaldia mantentzen bada». SEA Arabako patronalaren adierazpenak dira, Arabako metalgintzako negoziazio kolektiboari buruz. Atzo egin zen sektoreko mahaiaren bigarren bilera, eta patronalak, agiri batean esplikatu zuenez, ez zien proposamenik aurkeztu sindikatuei, «ezin delako planteamendurik egin haiek bi urtetan lanaldia 23 ordutan laburtzeko baldintza jartzen duten artean». Lanaldia laburtuta enpresek lehiakortasuna galduko luketela uste dute metalgintzako Arabako enpresabu- ruen ordezkariek.
SEAren adierazpenok, herenegun negoziazio kolektiborako Confebaskek gomendatutako irizpideen ildo beretik doaz. Javier Madrazo Ezker Batuako koordinatzaileak Confebasken gomendio horiek gaitzetsi zituen atzo eta erakunde hori «aseezina» dela esan zuen. Negoziazio kolektiboan, Bizkaiko metalgintzan mobilizazioak egiteko ordua dela esan zuen atzo UGT sindikatuak, CEBEK patronalaren egoitzaren atarian egin zuen elkarretaratzean. «Patronalak ez du bide baketsuetatik negoziatzeko borondaterik erakutsi, eta presioa behar badute egingo dugu presio» esan zuen Esther Malpartida UGTko Metaleko idazkariak.
Lanaldia laburtzeaz ez du hitz ere egin nahi SEAk Arabako metalgintzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu