Lanaldia luzatzeko eskatu du Adegik metalgintzan
DONOSTIA. Gipuzkoako metalgintzako lan ituna «oso-osorik» berritzeko proposatu die Adegik sindikatuei. Patronalak nahi du urteko lanaldia 58 orduan handitzea, hau da, urtean 1.755 ordu lan egitea. Soldatak bere hartan utzi nahi ditu Adegik. ABLEen bidez kontratatzeko mugak kentzeko eta lanaldia antolatzeko askatasuna ere galdegin du patronalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu