Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresaburuen konfederazioak, Confebaskek, lanaldiari buruz defendatu duen jarrera salatu zuen atzo LAB sindikatuak. Txutxi Ariznabarreta sindikatu abertzaleko komunikazio arduradunaren aburuz, Confebask «tranpa egiten ari da» eztabaida horretan, Hego Euskal Herriko egoera eta Frantziakoa ezin direlako parekatu. «Denok dakigu hemen ez dagoela 35 orduko lan astea ezarrita, baina beraiek, hori aintzat hartu gabe, beste muturreraino eraman nahi dute egoera», azaldu zuen Ariznabarrietak, Martxoaren 3ko gertakarien urtemugaren karietara LABek Gasteizen egin zuen batzarraren ondotik.
Confebaskek iragarri du ez duela negoziazio kolektiboan lanaldia gehiago murriztea onartuko. Are gehiago, lanaldiak igo behar direla uste du enpresaburuen konfederazioak.LABeko komunikazio arduradunaren ustez, etekinak gehitzeko estrategiarekin bat datorren ikuspuntua da. «Iaz etekin itzelak izan zituzten, eta handiagoak nahi dituzte, betiere lan baldintzen kaltean, eta langileen okerrerako».
ENPLEGUA. LANALDIA
Lanaldiaren inguruan «tranpa egitea» egotzi dio LABek Confebaski
Hegoaldean 35 orduko lan astea ez dagoela legez ezarrita gogoratu die enpresaburuei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu