Eguberrietako sugea bailitzan ari da luzatzen Madrilen Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren (SMI) auzia. Atzo CEOE patronalak agiria plazaratu zuen eta, besteak beste, SMIari berrikuspen klausula aplikatzeaegiazko KPIaren hazkuntzaren besteko igoera automatikoa «onartezina» dela adierazi zuen. Jesus Caldera Lan ministroak «datozen egunetarako» iragarritako akordioa ez dela adostu ere esan zuen CEOEk.
Izan ere, igaro astean, «elkarrizketa sozialeko» hiru aldeek, patronalak, CCOO eta UGT sindikatuek eta Lan ministerioak SMIari berrikuspen klausula aplikatzeko akordioa adostu zutela esan zuen Calderak eta sinadurarako hitzordua abenduaren 29an jarri zuen. Egun horretan, ordea, Calderak atzera egin zuen, Madrilgo prentsa ekonomikoaren arabera, Pedro Solbes Ekonomia ministroak aurkako presioa egin ziolako; Calderaren arabera, gaia hobeto aztertu behar zelako. Hurrengo egunean, abenduaren 30ean, SMIaren %4,5 igoera jakinaraztearekin batera, berrikuspen klausula aplikatukozela esan zuen ministroak eta sinadura datozen egunotarako iragarri, «aldeak ados daudelako». CEOEk, ordea, adostasunik ez dagoela esan zuen atzo eta, akordioa ez dela «berehalakoa» izango. Espainiako patronalaren ustez, SMIari berrikuspen klausula aplikatzea «kaltegarria» izango da «ekonomiarentzat, prezioentzateta enpleguarentzat».Klausulak «inflazioa» areagotu luke eta Espainiako enpresen lehiakortasuna kaltetu. «Soldatak dez dira dekretuz ezartzen», gogorarazi zuen CEOEk.
LANBIDE ARTEKO GUTXIENEKO SOLDATA. CEOErentzat «onartezina» da orain berrikuspen klausula
Caldera ministroak iragarritako akordioa oraindik ez dutela hitzartu dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu