Lanbide euskal enplegu zerbitzuak 110 milioi euro emango ditu aurten prestakuntza programetarako, iaz baino % 14 gehiago —13,4 milioi euro gehiago—.
Horri esker, Lanbidek aurreikusi du 102.000 lagunek jasoko dutela prestakuntza aurten, iaz baino 7.770 lagun gehiagok.
"Gure ustez, orientazioa eta prestakuntza dira Lanbideren zutabeak, eta are gehiago pairatzen ari garen krisi ekonomiko larriko testuinguru honetan, eta horregatik ari gara erronka horri eusteko eta erronka hori indartzeko ahalegina egiten", azaldu du gaur Javier Ruiz Enplegu sailburuordeak.
Prestakuntzak hainbat arlo hartuko ditu kontuan: prestakuntza "ziurtagarria eta ziurtaezina", laneratzeko zailtasun handiak dituzten kolektiboentzako eta langabe guztientzako prestakuntza, prestakuntza kontratazio eta praktiketarako konpromisoarekin, bekak, prestakuntzarako laguntzak eta abar.