Lanbidek 165 milioi euro banatu ditu laguntzetan
GASTEIZ. Urtarriletik maiatzera, Lanbide enplegu zerbitzupublikoak 165 milioi euroren diru laguntzak banatu ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 217.000 herritarren artean, iaz garai berean baino %4,5 gehiago. Emandakoaren %82,9 diru sarrerak bermatzeko errentari dagokio eta %17,1 etxebizitzetako gastuak osatzeko laguntzari. Bizkaian banatu du dirurik gehien: %68,5.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu