Volskwageneko iruzurra dela eta, enpresak Iruñean duen lantegiko LABek sortu daitekeen egoera berriari buruzko kezka ageri du. Sindikatuak eskatu dio Volskwageni iragarri dituen inbertsioak betetzeko, enpresaren "etorkizun industriala eta lan postuak mantentzeko". Oraindik iragarpen ofiziala falta den arren, Alemaniako enpresak aurreratu du 800-900 milioi euro inguru inbertitu nahi dituela Landabenen 2019ra bitarte.
LAB haserre azaldu da multinazionaleko arduradunekin, eta "enpresaren ospe eta konfiantza galeraren erantzule" egin ditu. Era berean, iritzi publikoari, enpresa batzordeari eta langileei "beharrezkoak diren azalpen guztiak" emateko eskatu dute.
VWek Iruñeko Landaben auzoan duen lantegia Euskal Herriko fabrikarik handiena da, lau milatik gora langile enplegatzen baititu zuzenean, eta beste milaka batzuei enplegua ematen die zeharka. Aurten 50 urte bete ditu lantegiak.