Lanaren ondorioz sortzen diren lau gaixotasunetik hiru ezkutatu egiten direla ziurtatu du Jesus Uzkudun Euskadiko CCOOko lan osasuneko idazkariak. Beste datu esanguratsu bat ere eman du: Alemanian, minbizia kasuen %13 lanaren ondorio direla diote, eta EAEn %0,5 baizik ez. «Edo munduko lan baldintzarik onenak ditugu edo eskandaluzko ezkutaketa dago», salatu du Uzkudunek, eta «begiak irekitzeko» eskatu dio Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuari.
CCOOk atzo Bilbon zabaldutako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.849 laneko gaixotasun onartu ditu aurten Gizarte Segurantzaren Institutuak. Horietatik, %55ek ez dutegaixo agiririk eragin.
1992az geroztiko datuak erakutsi ditu CCOOk. Horietan ikusten denez, ia urtez urte gora egin du INSSk lanaren ondorioz eragindako gaixotasuntzat hartutakoak: 331 baizik ez ziren izan 1992an, eta 2.768 izan ziren iaz. Uzkudunek nabarmendu duenez, 2007an jaitsi egin zen kopurua. Urte horretan legea aldatu zuten, eta, orduz gero, mutualitateek pagatu behar dituzte gaixo dauden langilearen prestazioak.
Uzkudunek ziurtatu duenez, hiru arrazoi daude lanaren ondorioz sortutako gaixotasunak ez agertzeko. Batetik, mutualitateen «ezkutatze politika» dago.«Mutualitateetan espezialistak dira kasuak Osakidetzaren esku jartzen».
Bestetik, enpresazenpresa laneko azterketak egiten dituzten zerbitzuen «lardaskeria». Uzkudunek azaldu duenez, ehunka azterketa egin arren, «ez dute lanean eragindako gaixotasunen susmorik jakinarazten». Haren datuen arabera, irailaren 14ra arte, 129 kasu bakarrik antzeman dituzte, «eta horietatik %67 langileak berak eskatutakok dira, hipokausia dela eta (entzumena galtzea)». Gauzak horrela, Uzkudunek ohartarazi du aurrerantzean enpresa horien aurkako salaketa jarriko duela, eritasun batlanekoa izan dela «argi baldin badago».
Azkenik, Osakidetzan «isiltasunaren ituna» dagoela uste du CCOOk, 22 susmoren berri bakarrik eman duelako.
Laneko gaixotasunen %75 ezkutatu egiten direla salatu du Euskadiko CCOOk
Gizarte Segurantzak lanak eragindako 1.849 eritasun aitortu ditu aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu