Langabeak kontratatzeko ekimena salatu du LABek
GASTEIZ. Lanik gabe dauden 7.000 lagun kontratatzeko Eusko Jaurlaritzaren egitasmoa «oso eskasa» dela adierazi du LAB sindikatuak. Ez zaio bidezkoa iruditzen «gehienez sei hilabeteko iraupena izango duten kontratu prekarioak diru publikoarekin finantzatzea», milaka pertsona zer-nolako «larrialdi egoera» igarotzen ari diren ikusita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu