Langabeek ezingo dute aurretik jaso taldekako pentsio osagarria

EAJk eta PSEk atzera egin dute, BGAE batzuek pagatzeko arazoak izango zituztelakoan

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileek ezingo dute beren petsio osagarritik dirurik atera langabezian geratzen badira. Aukera hori pentsio plan pribatua dutenek soilik izango dute, baina ez, ordea, sektoreko edo enpresako BGAE edo borondatezko gizarte-aurreikuspen erakundeetako kide direnek.

Eusko Legebiltzarrak atzo onartu zuen BGAEei buruzko legea, eta aldaketak egin ditu batzorde parlamentarioan proposatutakoan. Orduan, batzordeak onartu egin zuen langabezian sei hilabetetik gora zeramatenek BGAEan zuten aurrezkia berreskuratu ahal izatea. EAJk eta PSEk, ordea, atzera egin dute, argudiatuta ez dutela negoziazio kolektiboan esku hartu nahi.

Edonola ere, Alex Etxeberria jeltzaleak aitortu du BGAE batzuetako arduradunek deitu egin dietela ohartarazteko arau horrek arazo handiak sortuko lizkiekela. Izan ere, krisiaren ondorioz asko jaitsi da BGAE batzuetan langileen eta langile ohien arteko ratioa, eta langabe guztiek beren pentsioa eskatuko baluteez litzateke guztientzat dirurik izango. Antonio Danborenea PPko legebiltzarkidearen arabera, bada 200.000 bazkideetatik 90.000 langabezian dituen BGAE bat. PPk uste du hobe dela langabeek dirua berreskuratzea «etxea galtzea baino», eta horregatik egin zuen proposamena. PP, Aralar eta Talde Mistoak abstenitu egin dira puntu horretan, eta aurrera egin du EAJren eta PSEren botoekin.

Ezker Anitza alderdiko Mikel Aranak legea gaitzetsi du, «aurrezteko gaitasuna dutenak saritzen dituelako, eta ezin dutenak mespretxatu». Aranak gogorarazi duenez, ogasunek 400 milioi euroren zerga kenkariak ematen dizkiete pentsio osagarrietan dirua jartzen dutenei. ELAk ziurtatu du legeak «pentsio osagarrien zinezko sistema baztertu» duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.