Gaur jakinarazi dituzte iazko laugarren hiruhilekoko langabeziaren datuak. Horien arabera, langabeziak gora egin du Hego Euskal Herri osoan; zehazki, 2008ko laugarren hiruhilekoan 24.200 langabe gehiago izan ziren 2007ko datuekin alderatuta. Guztira, 113.600 langabetu izan ziren eta, hortaz, langabezia %8,84ra iritsi zen.
Bizkaian zenbatu dituzte langabetu gehien, 53.300 lagun (%9,57); ondoren, Nafarroan 25.100 langabetu (%8,12); Gipuzkoan 23.000 (%6,68); eta Araban 12.200 (%7,53).
Euskal Autonomia Erkidegoan 27.800 langabe gehiago izan ziren 2008ko azken hiruhilekoan eta, hortaz, 2007an baino %45,81 gehiago. Nafarroari dagokionez, 12.100 langabe gehiago zenbatu ziren. Beraz, %93,63 hazi zen kopurua 2007ko datuekin alderatuta.
Espainiako estatuan denera 3.207.900 langabe izan ziren (%13,91). 1976tik gaur egun arte izan den kopururik handiena da.
Ekonomia
Langabeen kopurua %8,2 hazi zen Hego Euskal Herrian 2008ko azken hiruhilekoan
Guztira, 113.600 langabetu izan ziren (%8,84). Bizkaiak izan zituen langabetu gehien (53.300) eta Arabak gutxien (12.200).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu