LANGABEZIA

Langabezia 4,4 puntu igo zen joan den urtean Araban, 1,7 Gipuzkoan, eta 0,9 Bizkaian

Eustat Euskal Estatistika Zentroaren arabera, EAEn 1,2 puntu igo zen iaz langabezia tasa, %12,8ra heltzeraino. Gazteen langabezia tasa %39,3ra heldu da.

2013ko urtarrilaren 18a
15:27
Entzun

Eustat Estatistika Zentroak jakinarazi duenez, 2012. urtearen amaieran Araban 4,4 puntu igo zen langabezia, Gipuzkoan 1,7 eta Bizkaian 0,9. Horrez gain, estatistika zentroak azaldu du EAEan 858.600 etxebizitzatan ez zegoela pertsona aktiborik; aurreko hiruhilekoan baino 700 familia gehiagotan, zehazki.

Erkidegoan aurreko hiruhilekoan baino 8.700 familia gutxiagotan ari ziren senide guztiak lanean. Eta 44.900 etxebizitzatan senide guztiak langabezian zeuden, aurreko hiruhilekoan baino 2.000 gehiago.

EAEn, iaz, 130.200 pertsona zeuden aktiboki lan bila eta lan egiteko prest, aurreko hiruhilekoan baino 9.600 gehiago. Eta 2011. urtearen amaieran baino 13.300 gehiago.

Datuak, lurraldeka

Gipuzkoan izan da langabzia igoerarik handiena: 3.900 langabe gehiago zeuden, eta %9,7ra heldu zen tasa. Bizkaian, 81.100 langabe zeuden, 3.800 langabe gehiago, eta langabeen tasa %15era iritsi zen. Eta Araban, 1.800 langabe gehiago zeuden, eta tasa %11,7 igo zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.