Langabeziak gora egin du otsailean ere euroaren eremuan: urtarrilean baino 319.000 lagun gehiago zeuden beharrik barik, eta denera %8,5 daude langabezian, urtarrilaren aldean baino %0,2 gehiago. Orain 13.486.000 pertsona daude lanik gabe.
Europako Batasunean, berriz, langabezia %7,9koa da eta 19.156.000 lagun daude beharrik gabe.
Espainiako Estatuan dago langabeziarik handiena: %15,5ekoa.
Iaz tasa euroaren eremuan %7,2koa zen, Europako Batasunean %6,8koa. Espainian, %9,3koa.
EkoNOMIA
Langabezia %8,5era igo da euroaren eremuan
Urtarriletik otsailera %0,2 hazi zen. Espainiako Estatuan dago langabeziarik handiena: %15,5ekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu