Apiriletik ekainera bitartean aurreko hiruhilekoan baino %6,73 langabe gutxiago zenbatu zituen INEk, 92.900 orotara. 1979ko hirugarren hiruhilekoaz geroztik izandako emaitza onena da 92.700 langabe ziren orduan, eta langabezia tasa %7,04ra jaitsi da.
Araban murriztu da gehien lan bila ari zirenen kopurua (-%33,3). Bizkaian, ostera, proportzioak gora egin du (+4,22). Emakumeen nahiz gizonen langabeziak egin du behera, eta hurrenez hurren, 53.900 eta 39.000 jardun ziren aurreko hiruhilekoan behar bila.Espainian %9,33ra jaitsi da langabezia tasa, azken 25 urteotako maila apalenera. Frantzian, halaber, 35.000 langabe gutxiago ziren ekainean, eta %10,1ean da langabezia tasa.
LANGABEZIA. ENPLEGUA. Hegoaldean 1979. urtetik langabe kopuru txikiena
INEk 6.700 langabe gutxiago zenbatu ditu, eta langabezia tasa %7,04an da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu