Grezia da oraindik ere langabezia tasa handiena duen Europako Batasuneko herrialdea, %26,8rekin; eta bigarren lekuan legoke Espainia %25,1ekin.
Zerrendaren beste aldean, langabezia tasa txikienarekin daude Austria %4,7rekin eta Alemania %5,1ekin.
Eurostatek plazaratu berri duten datuen arabera, apiriletik maiatzera ez da aldaketarik izan euroguneko langabeziari dagokionez, ondorioz, %11,6an jarraitzen du. Europako Batasuneko 25,1 milioi langabetutik, 18,5 milioi euroguneko herrialdeetan bizi dira.
Aldiz, Europako Batasuneko kide diren estatuak kontuan hartuz gero, %10,3 dira langabetuak, apirilean baino hamarren bat gutxiago.