ekonomia

Langabezia jaitsi egin da apirilean, baina iaz baino 28.260 langabe gehiago daude aurten

Hego Euskal Herrian martxoan baino 2.794 langabe gutxiago egon ziren apirilean; lau lurraldetan jaitsi da langabezia, batik bat, Nafarroan. Guztira, 233.033 langabe daude.

Berria.info
2013ko maiatzaren 6a
19:33
Entzun

Espainiako Enplegu Ministerioak gaur goizean eman ditu apirileko langabeziaren datuak. Jaitsi egin zen langabezia joan den hilean, eta 2.794 langabe gutxiago daude. Guztira 233.033 langabe daude, ordea, Hegoaldean. Langabezia jaitsi den arren, datua ez da ona, iazko apirilean baino 28.260 langabe gehiago baitzeuden aurten. Are eta gehiago, iazko martxotik aurtengo martxora izan zen langabezia igoera baino handiagoa izan da apiriletik apirilera. Aurtengo martxoan iaz baino 22.000 langabe gehiago zeuden; orain, berriz, 28.000tik gorakoa izan da igoera.

ELA eta LAB sindikatuek, langabeziaren emaitzak jakin ostean, berriz ere maiatzaren 30eko greba deialdiarekin bat egin dezatela eskatu diete herritarrei. CCOOk eta UGTk, berriz, murrizketa politikekin amaitzeko eskaera egin dute,. 

ELArentzat langabeen kopurua "asaldagarria" da, eta haren ustez, murrizketa politikek areagotzen dute gizarteak duen babes falta. Horregatik da beharrezkoa sindikatuak deritzonez, greba egitea, "borroka eta mobilizazioa direlako aldaketa eragiteko bide bakarra". 

LABentzat, berriz, "ofentsiboak eta iraingarriak" dira Espainiako Gobernuak "pazientzia" eskatuz egindako adierazpenak, eta harentzat ere, "indarrak batu eta aktibatzea besterik ez dago".

 

Datuak

Araba. Apiril bukaeran, 28.323 langabe.


Martxotik, -320 (-%1,12); iazko apiriletik, +3.249 (+%12,96).

Bizkaia. Apiril bukaeran, 99.998 apiriletik.

Martxotik, -401 (-%0,40); iazko apiriletik, +8.562 (+%9,36).

Gipuzkoa. Apiril bukaeran, 50.268 langabe.

Martxotik, -31(-%0,06); iazko apiriletik, +4.882 (+%10,76).

Nafarroa. Apiril bukaeran, 54.444 langabe.

Martxotik, -2.042 (-%3,62); iazko apiriletik, +3.539 (+%6,95).

Hego Euskal Herria. Martxo bukaeran, 233.033 langabe.
Martxotik, -2.794; iazko apiriletik, +28.260.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.