Espainiako Enplegu Ministerioak eman ditu otsaileko datu horiek, eta aurreko hilean baino 1.649 langabe gutxiago zenbatu ditu enplegu bulegoetan izena emanda.
Lau herrialdeetan egin du behera langabezia tasak, eta, batez beste, Gipuzkoan apaldu da gehien lanik ez dutenen kopurua: %1,09. Zenbaki absolutuei erreparatuta, Bizkaian 709 langile gehiago izan dira lanean, eta 379 gehiago Nafarroan.
Iazko datuen aldean, Nafarroan izan da beherakadarik handiena: %7,6 jaitsi da langabezia, eta 4.033 langabe gutxiago dago hamabi hilabeteren buruan. Araban, berriz, apala izan da beherakada, bai urtekoa (%0,43), bai hilekoa (%0,16).
Datuak
Araba: otsail bukaeran, 27.919 langabe. Urtarriletik, -45 (-%0,16); iazko otsailetik, -121 (-%0,43).
Bizkaia: otsail bukaeran, 95.938 langabe. Urtarriletik, -709 (%0,73); iazko otsailetik, -2.906 (-%2,94).
Gipuzkoa: otsail bukaeran, 47.038 langabe. Urtarriletik, -516 (-%1,09); iazko otsailetik, -2.114 (-%4,30).
Nafarroa: otsail bukaeran, 49.049 langabe. Urtarriletik, -379 (-%0,77); iazko otsailetik, -4.033 (-%7,60).
Hego Euskal Herria: otsail bukaeran, 219.944 langabe. Urtarriletik, -1.649; iazko otsailetik, -9.174 langabe.