Hego Euskal Herrian 99.600 langabe zenbatu zituen INEk (Espainiako Estatistika Institutua) joan den hiruhilekoan: iazko urte bukaeran baino 2.100 gutxiago. Dena den, datuok kontu handiz aztertu beharrekoak direla adierazi du INEk berak. Estatistikak osatzeko sistema aldatu du eta urtebete igaro beharko da «konparaketa fidagarriak» egin ahal izan aurretik.
Hego Euskal Herrian, denera, 1.215.900 landun zeudela dio INEk. Langabezia %2,06 jaitsi zen abendutik martxora, sistema berriaren arabera. Sistema zaharrak erakusten du lanpostuen %0,2 galdu zirela eta 2.200 pertsona gutxiagok osatzen zutela populazio aktiboa.Eskualdeka, Arabak zeukan langabe gutxien: 12.300. Gipuzkoako langabezia tasa txikiagoa izan zen, ordea: %5,7an zegoen, Arabako %8,1aren aldean.Bizkaian 49.800 pertsona zeuden lan barik (%9,29). Nafarroan, berriz, 18.100 (%6,30). Herrialde guztietan handiago izan zen emakumeen langabezia tasa. Lanik ez zeukaten 56.300ek. Are okerrago, gora ari da emakumeen langabezia tasa iazko hirugarren hiruhilekotik. Gizonena egonkor dago.
LANGABEZIA. Langabeak 99.600 dira Hego Euskal Herrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu