LANGABEZIA. Martxoan 4.000 langabe gutxiago izan ziren Hegoaldean

Langabezia tasak %7,67tik %7,43ra egin zuen behera, INEMen datuen arabera

Erredakzioa
2004ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herriko langabe kopuruak %4,27 egin zuen behera joan den hilabetean. Guztira, 92.743 langile zeuden martxoan lana aurkitu ezinik, hau da, otsailean baino 4.140 gutxiago. Azken urtean izandako beherakadarik nabarmenena da. Lau herrialdeetan gutxitu zen kopurua: %6,16 Nafarroan, %4,99 Gipuzkoan, %3,23 Bizkaian eta % 4 Araban. Hego Euskal Herriko langabeen %58,9, bestalde, emakumeak ziren.

Langabezia tasak, berriz, %7,67tik %7,34ra egin zuen behera, INEMen datuen arabera. Bizkaiak izan zuen tasarik handiena, %8,58koa, hain zuzen. Ondoren datoz Nafarroa (%6,70), Gipuzkoa (%6,42) eta Araba (%6,28). 232.309 langile kontratatu zituzten Hego Euskal Herriko enpresek martxoan. Horietatik 21.041 baino ez ziren izan mugagabekoak, hots, %9,1. Otsailean %8.9koa izan zen portzentaje hori. Herrialdekako datuak kontuan hartuta, Nafarroak dauka portzentajerik handiena (%11,69).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.