INEMen arabera, Hego Euskal Herrian 94.541 langabe zeuden igaro hilabetean, urtarrilean baino 678 gehiago. %0,7ko hazkunde hori batez ere emakumeen kalterako izan da, zerrendatan 206 gizonezko gutxiago baitzeuden eta 884 emakumezko gehiago. Hilabete eskasean emakumeen langabezia %1,6 hazi da, beraz. Langabeen %58,5 dira emakumeak. Beste datu kezkagarri bat langabe gazteena da, hilabete batean %3,6 hazi baita haien kopurua. Eta horien artean, atzera emakumeena da datu txarrena, hazkundea %5ekoa izan baita emakumezko gazte langabeen kopuruan.
Herrialdeka deigarria da Nafarroa izatea langabeen hazkunde handiena nozitu duena.Nafarroako zerrendan urtarrilean baino 244 langabe gehiago (%1,28 gehiago) zenbatu zituen INEMek. Urtebetean langabe kopurua %4,7 hazi da. Espainiari dagokionez, jaitsi egin da langabeen kopurua 6.068 lagunean, baina ia bestehainbeste hazi da emakumezko langabeen kopurua. LABeko idazkaritza ekonomikoak Nafarroako datuak azpimarratu zituen atzo, eta CEN patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek sinatutako Enplegu Planeko milioika euroak nora doazen galdetu zuen. LABek salatu zuen INEMek enplegua eskatu duten 8.983 lagun zenbaketatik kanpoan utzi dituela, ez dituelako langabetzat jotzen. «Esan daiteke egun Hego Euskal Herrian 103.524 lagundaudela langabezian.
LANGABEZIA. Otsailak 678 langabe gehiago ekarri ditu Hego Euskal Herrira
Nafarroan hazi da gehien langabezia eta emakumeak dira langabeen %58,5
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu