Langabezia sari berezia jaso dute 38.264 autonomok

Hamar eskaeretatik bederatzi onartu ditu Espainiako Gobernuak.

Koronabirusaren ondorioz itxitako denda bat, Bilboko Zazpi Kaleetan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Iker Aranburu.
2020ko apirilaren 17a
12:19
Entzun

Gizarte Segurantzako Ministerioak gaur emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 38.264 autonomok jasoko dute gaur langabezia sari berezia. Konfinamenduaren ondorioz beren jarduera ekonomikorik gabe geratu direnek edo fakturazioaren %75etik gora galdu dutenek dute saria jasotzeko eskubidea.

Datu ofizialen arabera, 42.381 eskaera egin dituzte Hego Euskal Herriko langile autonomoek, eta horietatik 4.117 bota dituzte atzera, %9,7 hain zuzen ere.

Saria kotizazio oinarriaren %70ekoa da. Hau da, Gizarte Segurantzan gutxieneko kopurua kotizatzen dutenek 661 euroko saria jasoko dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.