Langabezia saria finitzen zaienentzat laguntzak iragarri ditu Sarkozyk

Laguntza 465 euro ingurukoa izango da, baina ez du zehaztu zenbat hilabetean jaso ahal izango duten

Erredakzioa
Baiona
2010eko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Langabezia saria amaitu ostean ere laguntzak jasoko ahal izango dituzte Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako langileek. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak jakinarazi duenez, akordiorako oinarriak finkatu dituzte sindikatuekin. Ez du jakinarazi zenbateko laguntzak izan diren, baina adierazi du elkartasunerako laguntza berezia jasotzen dutenen parekoa izango dela. Hilean 465 eurokoa da kopuru hori.

Aparteko laguntza izango dela esan du Sarkozyk, eta hilabete batzuetan jaso ahal izango dutela. Hala ere, ez du zehaztu zenbatetan. Laguntza jasotzen dutenek eskaintzen zaizkien prestakuntza saio eta kontratu guztiak onartu beharko dituzte.

Horrez gain, langabeziari konponbideak bilatzeko, «ehunka milioi batzuk gehiago» inbertituko dituela jakinarazi du Gobernuak. Alde batetik, diruz lagundutako enplegua sortu nahi du. Bi eratako kontratuak proposatu ditu. Astean 33 orduan lan egin eta 690 euro ordaintzea da aukeretako bat; bigarrena, astean hogei ordu lan egin eta 600 euroko soldata ematen duena. Bestea, prestakuntza saioetara joaten direnei batez beste 650 euro emango dizkie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.