Langabezia tasa %6,5era igo da urrian AEBetan
washington AEBetako langabezia tasa azken 14 urteetako altuenean dago: urrian lau hamarren igo da, %6,5eraino. Guztira, 240.000 pertsona gehiago daude lanik gabe, AEBetako lan sailaren arabera. Urte hasieratik, 1,18 milioi langabe gehiago daude AEBetan, eta horietatik 651.000k abuztua eta urria bitartean galdu dute euren lanpostua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu