Eurogunea

Langabezia tasak gora berriro Europan

Euroguneko langabezia %12,1era iritsi da, martxoan beste hamarren bat igo ondoren.

Berria.info
2013ko apirilaren 30a
14:50
Entzun

Langabezia tasa sekula harrapatu ez dituen zenbakietan da eurogunean. Martxoan beste hamarren bat igo da, eta horren bestez, %12,1ean kokatu da, erregistroa dagoenetik tasarik altuena. Halaxe eman du jakitera Eurostatek.

Europako Batasunari dagokionez, egonkortasunari eutsi dio langabeen kopuruak, eta %10,9an jarraitzen du tasak, hura ere zebaki historikoa aspaldian. Besteak beste, langabeziak Espainian izan duen igoerak (bi hamarren, %26,7) bultzatu du gora berriro euroguneko langabezia tasa.

Orain dela urtebete, 2012ko martxoan, %11koa zen langabezia tasa eurogunean, eta %10,3koa Europako Batasunean. Euroaren herrialdeetan puntu oso bat igo da langabeen kopurua urtebetean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.