Nafarroan izan da, ostera, maiatzetik ekainera langabeziaren jaitsiera txikiena: 156 langabe gutxiago (%0,78). Araban 449 gutxiago ziren (%4,14) eta Gipuzkoan 658 gutxiago (%2,86).
Alderaketa iazko ekainarekin eginez gero, guztira %4,4 jaitsi da langabeen kopurua Hego Euskal Herrian. Urtebeteko epea hartuta Nafarroan gertatu da murrizketarik handiena -1.557 langabe gutxiago (%7,30)-. Txikiena, berriz, Gipuzkoan: 57 langabe gutxiago (%0,25).
ekonomia
Langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian
INEM Espainiako Enplegu Institutuak banatu dituen arabera, joan berri den ekainean langabeen kopuruak behera egin du Hego Eusal Herri osoan. Maiatzean baino 4.448 langabe gutxiago zeuden ekainean, %5,1 gutxiago. Hala ere, Bizkaian izan du langabeziak jaitsierarik nabarmenena: 3.185 langabe gutxiago (%6,85).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu