Bizkaiako biztanleria aktiboa 524.200 pertsonakoa da, eta horietatik 43.697 daude lanik gabe, langabezia-tasa %8,34an kokatuz. Gipuzkoako biztanleria aktiboa, berriz, 331.900 pertsonakoa, eta azaroko igoerarekin 21.095 pertsona daude guztira langabezian, tasa %6,36an kokatuz.
Araban 232 pertsona hasi dira lanean azaroaren, eta langabezia-tasa %6,20 dago une honetan. Biztanleria-aktiboa 149.300 pertsonakoa da, eta horietatik 9.257 daude langabezian. Nafarroan, berriz, 16.488 biztanle daude langabezian eta langabezia-tasa %6,37an kokatu da.
Sektoreka, sexuka eta gazteak
Industria mailan igo da gehien langabezia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 203 lagun gehiago gelditu baitira lanik gabe azaroan. Nafarroan, berriz, hamaila lagun gehiago hasi dira lanean arlo horretan. Eraikuntza arloan langabeziak gora egin du lau herrialdeetan, 183 langabe gehiago daude EAEn eta hamaika Nafarroan. Nekazaritza arloan 25 pertsona gehiago joan dira langabeziara Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta Nafarroan, aldiz, bi lgaun gehiago hasi dira lanean lehen sektorean. Zerbitzu arloan ezagutu du Nafarroan langabeziaren jaitsierarik nabarmenena, 321 lagun hasi baitira lanean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan berriz, 116 lagun gelditu dira langabezian.
Emakumezkoen langabezia-tasa jaitsi egin da Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan, baina gizonezkoan kasuan Nafarroan bakarrik jaitsi da langabezia, 48 lagun gehiago hasi baitira lanean.
Orain arteko proportzioekin jarraituta, 25 urte azpiko gazte langabeen kopurua igo egin da EAEko hiru herrialdeetan, 58 lagun gelditu lan barik. 13 mutilezko gehiago daude lanik gabe, baina 71 emakumezko gehiago lanean. Nafarroan berriz, 25 urte azpiko 160 gazte hasi ziren lanean azaroan, 35 mutilezko eta 125 neskato.
Ekonomia
Langabeziak gora egin du azaroan Bizkaian eta Gipuzkoan, eta behera Araban eta Nafarroan
Urriko datuekin alderatuta, langabeziak gora egin du azaroan Bizkaian eta Gipuzkoan, eta behera Araba eta Nafarroan, Inemek kaleratu dituen datuen arabera. Bizkaian 780 langabe gehiago daude eta Gipuzkoan 54 gehiago. Araban, berriz, 232 langabe gutxiago daude eta Nafarroan 288 gutxiago. Lau herrialdeetako datuak hartuta, langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, azaroan 314 pertsona gehiago gelditu baitira lanik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu