Datuak probintziaka hartuz gero, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hazi egin da langabeen kopurua uztailetik abuztura, eta, aldiz, Nafarroan gutxitu. Araban uztailean baino 649 (%6,18) langabe gehiago zeuden uztailean; Gipuzkoan 664 %2,91) gehiago, eta Bizkaian 1.240 gehiago (%2,89). Beraz, proportzioan Araban Bizkain eta Gipuzkoan baino dezente gehiago igo da langabezia tasa. Nafarroan, aldiz, uztailean baino 22 lagun gutxiago zeuden abuztuan INEMen erregistratuta, %0,11ko jaitsiera.
Urte osoko joerari erreparatuz gero, iazko abuztutik jaitsi egin da langabezia tasa Hego Euskal Herrian. Guztira, 7.347 langabe gutxiago zeuden aurtengo abuztuan iazkoan baino, eta probintzia guztietan izan da joea beheranzkoa. Orotara, Hego Euskal Herriko 99.394 bizilagunek daukate INEMen izena emanda.
Ekonomia
Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian
INEM Espainiako Enplegu Institutuak emandako datuen arabera, langabezia tasak gora egin du Hego Euskal Herrian abuztuan. Zehazki, joan den hilean uztailean baino 2.531 langabe gehiago zeuden. Hala ere, urtebeteko bilakera aintzat hartuta, murriztu egin da langabezia tasa: aurtengo abuztuan iazkoan baino 7.347 pertsona gutxiago zeuden INEMen langabe gisa erregistratuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu