Irailean langabeen kopurua igo egin da Hego Euskal Herrian. Zehazki, abuztuan baino 1.614 gehiago ziren irail amaieran enplegurik gabe zeudenak, INEM Espainiako Enplegu Institutuaren arabera.
Langabezia probintzia guztietan igo bada ere, aldeak daude batetik bestera. Hala, Araban izan du igoerarik nabarmenena (616 langabe gehiago, %5,34), eta Gipuzkoan txikiena (118 langabe gehiago, %0,47). Nafarroa (527 langabe gehiago, %2,15) eta Bizkaia (353 langabe gehiago, %0,78) daude tartean.
Iazko iraileko datuekin alderatuz gero ere, langabezia igo egin da Hego Euskal Herrian, halaber, probintzia guztietan. Urte arteko bilakaera horretan, Nafarroan izan du langabeziak hazkunderik handiena (4.974 langabe gehiago, %24,86); Gipuzkoa kokatzen da hurrena (3.038 langabe gehiago, %13,84); Araba da hirugarren (1.475 langabe gehiago, %13,83) eta Bizkaian izan du igoera txikiena (5.036 langabe gehiago, %12,34).
Ekonomia
Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian
Irailean abuztuan baino 1.614 gehiago ziren langabeak. Araban igo da gehien: %5,34. Aldiz, Gipuzkoan %0,47. Iazko irailarekin alderatuta, probintzia guztietan gertatu da langabeziaren igoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu