Hego Euskal Herrian langabeziak gora egin zuen abuztuan. Inemen arabera, uztailean baino 658 hiritar gehiago zeuden behar barik joan den hilean. 87.633 pertsona, orotara. Populazio aktiboaren %7,01.
Udan, batik bat ostalaritzak samurtzen du langabezia tasa. Taberna, jatetxe eta askotariko ostatuek makina bat langile hartzen dituzte. Abuztuan, ordea, langabe kopuruak berriro gora jo ohi du, eta aurten ere halaxe gertatu da. Joan den hilean, uztailean baino langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian. 87.633 gehiago. Langabezia tasak, horrenbestez, %7tik gora jo du. Marka kaskarra. Dena den, langabe kopurua iaz baino modu apalagoan handitu da uztailetik abuztura: iazko datuekin alderatuta, ia mila langabe gutxiago daude aurten, Inemen arabera.
Herrialdeka, Bizkaiak pilatu du langabe gehien: 40.280. Gipuzkoan, abuztuan 20.553 lagunek ez zeukaten beharrik. Araban 9.625ek. Eta 17.176k Nafarroan. Sektoreka, berriz, industria izan da galgarik nabarme- nena. Baita eraikuntza eta nekazaritza ere. Zerbitzuetan egon da langabe gutxiago, jakina. >
Langabeziaren hazkundea dela eta, CCOOk administrazio publikoei eskatu die politika ekonomikoa alda dezatela. Industrian eta eraikuntzan lanpostuak galdu eta turismoak sortuak balditza eskasekoak direla salatu du. Ildo beretik jo dute gainerako sindikatuek.
Langabeziak gora egin du Hegoaldean
Inemen arabera, abuztuan 87.633 langabe zeuden Hego Euskal Herrian; langabezia tasa, horrenbestez, %7,01era iritsi da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu