Ekonomia

Langabeziak gora egin du urtarrilean, eta afiliazioek jaisten jarraitzen dute

Urtarrilean 8.472 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian. Guztira, 227.334. Datuak iazko urtarrilekoak baino hobeak izanik ere, Gizarte Segurantzaren datuek agerian uzten dute lana murrizten ari dela.

jon ordonez garmendia
2014ko otsailaren 4a
17:55
Entzun

Urtarrilak datu gordinak utzi ditu langabeziari dagokionez. Hego Euskal Herrian gora egin du, eta 227.334 dira enplegu bulegoetan izena emana dutenak. Aurreko urte amaierako joerarekin jarraituz, langabezia datuak iazko urtarrilekoak baino hobeak dira, baina, hala eta guztiz ere, 8.472 langabe gehiago zeuden izena emanda urtarrilean.

Gizarte Segurantzaren datuek, gainera, afiliazioak jaisten jarraitzen duela uzten dute agerian; lana gutxitzen ari dela, alegia. Nafarroan %1,30 jaitsi da afiliazioa (3.220 afiliazio gutxiago), Bizkaian %1,06 (-4.668), Araban %1,04 (-1.491) eta Gipuzkoan %1,02 (-2.968). Guztira, 9.128 afiliatu gutxiago zeuden Hegoaldean (-%1,04).

Horren ondorioz, langabezia datuak iazko urtarrilekoak baino hobeak badira ere lau lurraldeetan, lauretan ere afiliazio kopurua murriztu egin da urtebete horretan. Jaitsiera nabarmenenak Bizkaian (-1,36) eta Nafarroan (-1,20) izan dira. Guztira, Hego Euskal Herrian iaz baino 8.258 afiliatu gutxiago zeuden urtarrilean, %0,94 gutxiago.

Urtarrileko langabezia datu txarrenak Gipuzkoarenak dira. %4,73 igo da. Iazko datuen aldean, ordea, Araban eta Gipuzkoan baino gehiago jaitsi da. Jaitsiera nabarmenena, baina, Nafarroan izan da. Iazko urtarrilean baino 2.434 langabe gutxiago zeuden joan den hilean. Hala ere, urtarrilean baino 1.675 langabe gehiago zeuden.

Datuak

Araba: urtarril bukaeran, 27.733 langabe.


Abendutik, 935 (%3,49); iazko urtarriletik, -64 (-%0,23).

Bizkaia: urtarril bukaeran, 97.622 langabe.


Abendutik, 3.658 (%3,89); iazko urtarriletik, -139 (-%0,14).

Gipuzkoa: urtarril bukaeran, 48.816 langabe.


Abendutik, 2.204 (%4,73); iazko urtarriletik, -907 (-%1,82).

Nafarroa: urtarril bukaeran, 51.421 langabe.


Abendutik, 1.675 (%3,25); iazko urtarriletik, -2.434 (-%4,38).

Hego Euskal Herria: urtarril bukaeran, 227.334 langabe.

Abendutik, 8.472; iazko urtarriletik, -3.544.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.