Ez da aurreneko kasua izan: langabezian zegoen gizon batek bere buruaz beste egin du. Italian gertatu da, San Cataldon, barruan zela bere autoari su emanda, Poliziak esan duenez.
Giovanni Vancheri ingeniaria zen (54 urte), eta duela urte batzuk bihotzekoa izan ondotik ez zuen lanik aurkitzen. Ezbeharretik ez zen erabat osatu eta, ustez, horregatik zituen zailtasunak beharra topatzeko.
Ezkonduta zegoen eta alaba bat zuen. Etxeko gastuei ezin aurre eginda zegoen Vancheri, iturri haren arabera.
Heriotza horren ostean liskarrak sortu dira Napolin. Ehunka manifestarik harriak, botilak, margoak eta arrautzak bota dizkiete Equitalia agentzia publikoa zaintzen ari ziren poliziei. Krisi garaian zergak igo izana egozten diote Equitaliari.