lan istripuak

Langile bat hil da Arrasaten, AHTaren lanetan

Hormigoi pieza bat gainera erorita zendu da. 15:45ean izan da lan istripua, Gesalibar auzoan. 

2012ko uztailaren 12a
17:05
Entzun

AHT abiadura handiko trenaren lanetan ari zen behargin bat hil da gaur arratsaldean Arrasaten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Hormigoi pieza bat gainera erorita zendu da, iturri haren arabera.

15:45ean gertatu da lan istripua, Gesalibar auzoan. Gizonezkoa da hildakoa.

LAB sindikatuaren datuen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan edo lan baldintzen ondorioz hil den 27. langilea da gaurkoa. 2011n horrela 80 behargin zendu zirela dio LABek, 2010ean 84, 2009an 85, 2008an 112, 2007an 125.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.