Langile bat hil da gaur goizean Astigarragan, hormigoia egiten duen enpresa batean izandako istripu batean. Hondarrezko zulo batean harrapatuta geratu da, hara erori ostean. Zubigaingo pabiloietan izan da ezbeharra, 10:15ak aldera, Aizkibel lantokian (Calcinor taldea).
Gizonezkoa da hildakoa, 38 urtekoa —O.A.—.
LAB sindikatuaren datuen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan edo lan baldintzen ondorioz hil den 39. behargina da gaurkoa. 2011n horrela 80 langile zendu zirela dio LABek, 2010ean 84, 2009an 85, 2008an 112, 2007an 125.