LAN ISTRIPUAK

Langile bat hil da Azkoitiko Gerdau enpresan

Limpieza y Mantenimiento Rosiko garbiketako azpikontratako langile bat zen, eta barra-pakete batek jota hil da.

Berria.info
2013ko abenduaren 13a
20:09
Entzun

Langile bat hil da Azkoitiko Gerdau enpresan. Konpainiak azaldu duenez, barra-pakete batek jo du langilea, lan hori egiteko "beharrezkoa zen ekipamendua eta formakuntza" zuela. Langileak 2008az geroztik ari zen Azkoitiko lantegian, fabrikan garbiketa eta garraio lanak egiten duen Limpieza y Mantenimiento Rosi azpikontratako langile gisa. Enpresak ikerketa bat egingo duela agindu du. 

Heriotza hori salatzeko eta biktimaren senideei elkartasuna adierazteko lantegia itxita izan da gaur.  Gainera, astelehenean enpresaren aurrean biltzera deitu dituzte langileak, 13:30etik 14:30era.

ELAk ziurtatu du lan istripuak "gaitz soziala" direla eta arrazoi batzuengatik gertatzen direla: lanen behin-behinekotasuna, segurtasun neurrien eskasia, formakuntzarik eza eta prekarietatea. "Ezertarako ez dute mahaiek, planek eta argazkiek balio ez denean zorrotz jokatu nahi segurtasunarekin, eta osasunak ez duenean lehentasunik lanak egiteko orduan". Horregatik, diru publiko gehiago eskatu du lan segurtasuna handitzeko, eta "patronalaren interesen eta pribilejioen aurkako" neurriak hartzea.

ELAren arabera, aurten Hego Euskal Herrian 33 langile hil dira lanean ari zirela: hamahiru Bizkaian, hamaika Gipuzkoan, bost Nafarroan eta lau Araban. Atzokoa zenbatu gabe, LABek 32 zenbatu ditu Euskal Herri osoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.