Lan istripua

Langile bat hil da Basaurin, pisu handiko pieza batek azpian hartuta

Basauriko (Bizkaia) Guibisa enpresan lan ezbehar handia gertatu da gaur goizean: beharrean ari zela hare prentsatu puska bat amildu zaio gainera Jose Luis C.F. langileari, buruan jo du, eta zanpatuta hil da. Pisu handiko piezak seriean egiten dituzte Guibisan, eta galdaketa elkarteak jakinarazi duenez, piezak egiteko erabiltzen dituzten hare pentsatuzko molde bat desegin egin da, eta haren zati batek jo du langilea buruan. Enpresako langileek 48 orduko lanuztea egitea erabaki dute.

2005eko urtarrilaren 17a
16:25
Entzun
Osalan EAEko Lan Segurtasun eta Osasunerako Institutuak eman du ezbeharraren berri, baina oraindik istripuaren nondik norako zehatzak argitzeke daudela agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.