Lan osasuna

Langile bat hil da Cementos Lemonan

Hogei metroko garaiera batetik erori da, silo batera.

Lan istripuak salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
Iker Aranburu.
2017ko urriaren 31
17:21
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldutakoaren arabera, 12:15ean gertatu da istripua, Lemoa herriko fabrikan (Bizkaia). Zabaldu ez dituzten arrazoiak zirela eta, langilea hautsa biltzen zuen silo batera jausi da. Lankideek atera dute gorpua silotik. Osalaneko teknikariak Cementos Lemonara joan dira, istripuaren zergatiak ikertzera. Langileak 53 urte zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.